Itxi

Politika

Lan-erreforma

Mendia: "Hitzarmen autonomikoen nagusitasuna amaiera ona izango litzateke lan-erreformarentzat"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Historikotzat" jo du akordioa, "aparteko balioa" duelako eta "mahai gainean zeuden konpromiso guztiak betetzen" dituelako.

0:12
Idoia Mendia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen ustez, "hitzarmen autonomikoen nagusitasunak amaiera ona emango lioke Espainiako Gobernuak patronalarekin eta sindikatuekin adostutako lan-erreformari.

Mendiak "historikotzat" jo du Elkarrizketa Sozialerako Mahaian lan-erreformaren inguruan lortutako akordioa, "inoiz egin ez den moduan" egin delako, patronalaren eta sindikatuen adostasunarekin.

Lehendakariordeak adierazi duenez, akordioaren edukia "oso positiboa" iruditzen zaio, eta Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuak Mariano Rajoyren lan-erreformaren "alderdi kaltegarrienak" bertan behera uzteko hartutako konpromisoa betetzen du.

Bere ustez, horrela, "mende honen mailako lan-erregulazioa" izango da. Izan ere, "langileei eskubideak itzultzen dizkie, negoziazio kolektiboari balioa ematen dio, eta, beraz, sindikatuen zereginari ere bai, eta enpresaburuei babesa ematen die XXI. mendeko krisiari aurre egiteko tresnak izan ditzaten", adierazi du.

PPren lan-erreforma ez "indargabetzeagatik" itunak jaso dituen kritikei dagokienez, "arau berri batek beti aurreko araua indargabetzen du", azaldu du. "Beraz, lan-erregulazioak eduki berriak hartzen dituen alderdietan, aurrekoa indargabetuta geratzen da", zehaztu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena