Politika -

EAJren eskaerari erantzuna

Urquijo: 'Ez dugu EAEn polizien kopurua gutxitzea aurreikusten'

Poliziak eta Guardia Zibilak "erkidegoz gaindiko eskumenak" dituztela, eta eurei esker "egungo aro itxaropentsuan" gaudela esan du Carlos Urquijok.

Carlos Urquijo Espainiako Goberuaren EAEko ordezkaria. Argazkia: EITB
Carlos Urquijo Espainiako Goberuaren EAEko ordezkaria. Argazkia: EITB
Carlos Urquijo Espainiako Goberuaren EAEko ordezkaria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Barne Ministerioak ez du EAEn polizia eta guardia zibil kopurua gutxitzea aurreikusten", Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren arabera.

Era honetan, EAJren eskaerari erantzun dio Urquijok, izan ere, Gobernuak polizien eta Guardia Zibilen kopurua gutxitzea eskatu zuen "ETAko indarkeriaren amaieraren ostean". "Eskakizuna ez da berria, baina ezta PPren jarrera ere", esan du Urquijok.

Honen harira, poliziak eta Guardia Zibilak "erkidegoz gaindiko eskumenak" dituztela esan du Gobernuaren EAEko ordezkariak eta eurei esker "egungo aro itxaropentsuan" gaudela gaineratu du.

ETAren iragarpenaren ostean, "biktimen memoria presente" egotea ezinbestekoa dela azaldu du, "terrorismoaren amaieran akatsik ez egiteko". "Aro berriaz hitz egiten den une honetan, ikusiko dugu horrela gertatzen den ala ez", esan du.

Horregatik, ETAren desegitea eskatu du benetan "aro berri batean" sartzeko. "Gobernuaren eta Estatuko segurtasun indarren partetik jardunean jarraitu behar dugu".

Bizkartzainen kopurua murriztearen inguruan, berriz, Gobernuak "egoera berriarekin bat egin behar du", adierazi du Urquijok, "baina ez dugu arreta galdu behar".

Presoak hurbiltzeaz mintzatuta, "Batasunak, EAJk eta lehendakariak berak eskatzen duten moduan" modu orokorrean hitz egitea baztertu du. "Gure jarrera legearekin bat egitea da", aurreratu du. "Ekonomikoki eragindako mina erreparatzeko, barkamena eskatzeko eta ETAtik urruntzeko prest badaude, bakarkako prozesuak egon daitezke", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea