Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ertzaintza talde islamistak 'zaintzen' ari da atentatuak saihesteko

Aresen esanetan, "ez gaude" jarduera horien arriskutik "kanpo". Hori dela eta, Terrorismoaren Kontrako Taldea "trebatzen eta handitzen" ari omen dira.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua.
Islamismo erradikal arriskuaren aurrean prestatzen ari da Ertzaintza

04:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak adierazi du Ertzaintza talde islamistaren bat "zaintzen" ari dela EAEn ekintza "erradikalak" saihesteko. Gainera, Aresek esan du Araba, Bizkai eta Gipuzkoa ez daudela arrisku horietatik "kanpo", hori dela eta, Terrorismoaren Kontrako Taldea "trebatzen eta handitzen" ari omen dira.

Aresek gogora ekarri duenez, Ertzaintza "lantaldeak indartzen ari da islamismo erradikalaren jarduera arriskutsua agerikoa delako".

Rodolfo Aresek jakinarazi du "talde txiki jakin bat zaintzen" ari direla, Ertzaintzaren oinarrizko zeregina "ekintza terroristak saihestea" delako.

Kale erasoak

Beste alde batetik, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak kale indarkeria "sendotasun handiagoz" gaitzesteko eskatu dio ezker abertzaleari, izan ere, azken egunotan kale erasoengatik atxilotutako gazteetako batzuk "aurrekariak" omen dituzte "'kale borroka'gatik".

Aresek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, azkenaldiko kale erasoetan parte hartu dutenetako batzuk "lotura dute erradikal abertzaleekin eta batzuk aurrekariak dituzte 'kale borroka'gatik".

Hala eta guztiz ere, Aresek uste du "talde isolatuak" direla eta "sarean" jasotzen dituztela "informazioa eta eskuliburuak" lehergailuak egiteko, Aguraingo Lanbideren bulegoan jarritakoa besteak beste.

Hori dela eta, "beren burua ezker abertzalearen buruzagitzat dutenei mundu horrekin oso sendo jokatzeko" eskatu die, eta ez ditzatela ekintzak errefusatu soilik, "haien mundutik kanpora ditzatela".

Melchor Gil

Bestalde, Herrizaingo sailburuak ukatu egin du Patxi Lopez lehendakaria "jota" dagoela Melchor Gil koinatuak Bizkaiko Aldundiaren aldetik jaso duen salaketagatik. Hori horrela, Ministerio Publikoari eta Justiziari PSE-EEren idazkariordearen jarduerak eta "filtrazioa" argitzea eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea