Politika -
EAJk Exekutiba berrituko du
Egibar: 'EAJren GBB berriak oposizio arduratsua egingo dio Bilduri'
Joseba Egibar jeltzalea GBBko presidente berria hautatuko dute larunbat honetan. Radio Euskadi irrati-katean azpimarratu duenez, ezker abertzaleak erabat bat egin du sistema demokratikoarekin.
Erredakzioa
Joseba Egibar datozen lau urteetarako EAJren GBBko presidente berria hautatuko dute larunbat honetan. Jeltzaleak azaldu duenez, Gipuzkoako Exekutiba berriak "oposizio arduratsua egin dio" Bilduri.
Radio Euskadiko eztabaida politikoan egindako adierazpenetan Egibarrek azpimarratu duenez, egungo une politiko garrantzitsuan, Gipuzkoako lantaldea berrituko du. Halaber, ezker abertzaleak "sistema demokratikoarekin bat" egin duela aitortu du.
"Oposizioan ardura bat landu behar dugu, oposizio erantzule eta eraikitzaile bat. Horra hor gure erronka: Euskadiko zazpi lurraldeetan defendatzen dugun proiektu politikoa garatzeko lan egiteko ildoak aurkitzea. Bakoitzak bere lurraldean ahalik eta hobekien egiten saiatzea, hain zuzen ere", nabarmendu du.
Jeltzaleak esan duenez, Bizkaiak "bere pisua" du, "Arabak, Gipuzkoak eta Iparraldek bezala". "EAJ indartsua egin duena batasuna da", gaineratu du.
Exekutibaren eta lurralde-zuzendaritzen berritzea
Halaber, Egibarrek gogoratu duenez, hemendik urtebetera Patxi Lopezen Gobernuari egindakoaren "azterketa bat izango da". "Euskal herritarrek badakite dagoeneko batzuk eta bestek egindakoa", esan du.
EAJren Exekutiba eta lurralde-zuzendaritzen berritzearekin amaitu ostean, lehendakarigaia izendatzeko barne prozesuari emango diote hasiera. "Alderdiaren arauei so eginda, kide guztiek hautagaiak proposatu ahal izango dituzte", amaitu du Egibarrek.