Politika -

Hauteskundeak Asturiasen

PSOE Asturiasen gailendu da, eskuin-alderdien akordioaren mehatxupean

FAC Alvarez Cascosen alderdia bigarren postuan geratu da; eta PP, hirugarrenean. UPyDk ordezkari bat lortu du. Abstentzioa, azpimarratzekoa: % 44,08.

Francisco Alvarez Cascos Fororen hautagaia. Argazkia: Efe
Francisco Alvarez Cascos Fororen hautagaia.
PSOEk irabazi du Asturiasen baina Forok eta PP gehiengo absolutua dute

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Sozialistek 16 ordezkari Alvarez-Cascos 13 eserleku

Hirugarren postua PPrentzat izan da. Popularrek 10 eserleku eta botoen % 21,53 lortu dituzte. IUk, berriz, botoen % 13,78 lortu du, bost ordezkari; eta UPyDk eserleku bat izango du, botoen % 3,76 lortuta

Beraz, eta nahiz eta irabazle atera, sozialistek agintzea nahiko zaila dute, izan ere, Iurekin akordioa egin arren ez lukete gehiengo absolutua lortuko (23 eserleku).

Abstentzioa azpimarratzekoa izan da: Asturiaseko hautesleen % 44,08 ez da hauteslekuetara joan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea