Politika -

Espetxeak

Aukerak elkargoko zuzendaria: "Presoen gradu aldaketa ez da gure eskumena"

Carlos Royk Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan azaldu duenez, birgizarteratzea lortzeko presoen trebetasunak zeintzuk diren jakin behar dute, eta "nolabait aukera bat" dagoela erakutsi behar diete.

Araba espetxea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Araba espetxea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Araba espetxea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Roy Garcia Aukerak Gizarteratze Elkargoaren zuzendariak argi utzi du presoen gradu aldaketa ez dela euren eskumena. "Ez dago Aukerak agentziaren menpe, espetxeratuen zaintzako epaitegien menpe baizik", horren hitzetan.

Euskadiko espetxe ereduaren helburua birgizarteratzearen alde lan egitea da, pertsona presoen % 40k zigorra erregimen irekian betetzeko.

Carlos Royk Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan argitu duenez, "helburuak dira, pixkanaka-pixkanaka beteko ditugun xedeak, ez urtebetean, ezta bitan ere, baliteke legealdi batean edo bitan". "Ez da helburu erraza", azaldu du.

Birgizarteratzea lortzeko, presoen trebetasunak zeintzuk diren jakin behar dute, eta "nolabait aukera bat" dagoela erakutsi behar diete, esan du. Horretarako, "ezinbestekoa da laguntza eta jarraipen etengabea", horren arabera.

Pertsona presoei bi motatako lanpostuak eskaintzen zaizkiela azaldu du Aukerak elkargoko zuzendariak: espetxeetako eguneroko zerbitzuetan (janaria prestatzea edo banatzea, garbiketa, zaborren kudeaketa eta abar) eta kanpo enpresetako lanpostuak (balio erantsi gutxikoak) hitzarmenen bidez.

"Pertsona preso gehienek ez dute ikasketarik, lan merkatuan eskarmenturik edo trebakuntzarik; gainera, askok adikzio arazoak dituzte", gogorarazi du.

Azkenik, kanpoko enpresek preso bat onartzea "konplexua" dela onartu du Royk, baina konpainiak "laguntzen hasten direnean, ez dute abandonatzen". "Errentagarritasunik ez balego, ez lukete parte hartuko, noski", gaineratu du.

Abian da Aukerak, presoen gizarteratzea formazioaren bidez bultzatuko duen agentzia
Abian da Aukerak, presoen gizarteratzea formazioaren bidez bultzatuko duen agentzia
Abian da Aukerak, presoen gizarteratzea formazioaren bidez bultzatuko duen agentzia

1:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte zerbitzuak albisteak Presoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak