Politika -

Bateragune auzia

Bateragune auziaren erabakia datozen egunetan ezagutuko da

Epaileek beren eztabaida bukatu dute. Bateragune auzian zigortutako bostak aske uztea eskatu du defentsak.

Arnaldo Otegi eta Bateragune auziko beste auzipetuak, epaiketan. EFE
Arnaldo Otegi eta Bateragune auziko beste auzipetuak, epaiketan. EFE
'Bateragune auziko' zigorrak berrikusten ari da Gorena

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegiko epaileekeztabaida bukatu dute eta Bateragune auziaren inguruko erabakia datozen egunetan ezagutuko da, Radio Euskadik jakinarazi duenez.

Absoluzioa erabakiz gero, berehala jakinarazi beharko diete, aske utziko baitituzte segituan, orain kartzelan daudelako denok.

Epaile taldea Juan Saavedra Auzitegi Goreneko Zigorarloko Aretoko presidenteak eta Jose Manuel Maza, Juan Ramon Berdugo,Alberto Jorge Barreiro eta Miguel Colmenero epaileek osatzen dute, azkenhau ebazpenaren hizlaria izango da.

Defentsak aske uztea eskatu du

Bateragune auzian zigortutako bost lagunentzat absoluzioa eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta berehala aske uztea eskatu du gaur goizean defentsak Auzitegi Gorenean.

Fiskaltzak eta herri akusazioak (Voces contra el Terrorismo), berriz, Auzitegi Nazionalak ezarritako kartzela-zigorrak berrestea eskatu dute.

Jone Goirizelaia abokatuak gogora ekarri du Bateragune auziko epailea, Angela Murillo, inpartzialtzat jo zutela eta, ondorioz,  Jose Mari Sagarduiren omenaldian parte hartzeagatik Arnaldo Otegiren kontra egindako epaiketa errepikatu egin behar izan zela. Gauzak horrela, Murilloren inpartzialtasuna Bateragune auzian ere zalantzan dagoela azpimarratu du.

Horrez gain, zigortuen defentsak nabarmendu du ETA ez gaitzestea alderdi politiko bat legez kanpo uzteko nahikoa ez bada, inor zigortzeko argudioa ere ezin daitekeela izan.

Zigor Arloko aretoa 10:30ean batzartu da, Otegik, Diez Usabiagak, MirenZabaletak, Sonia Jacintok eta Arkaitz Rodriguezek aurkeztutakohelegiteak aztertzeko.

Bi aldeei entzun eta berehala hasi dira ebazpena eztabaidatzen. Erabakia datozen egunetan ezagutuko da.

Auzia

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak 10 urteko espetxe zigorra jaso zuten, ETAk aginduta legez kanpoko alderdia berriz osatzen saiatzea egotzita.

Irailaren 16an, Gorenak 10 urteko espetxe zigorra ezarri zien Otegiri eta Diezi, eta 8koa Zabaletari, Jacintori eta Rodriguezi. Beste hiru auzipetuak, Txelui Moreno, Amaia Esnal eta Mañel Serra, absolbitu egin zituen.

Epaiak frogatutzat eman zuen bost zigortuek ETAren aginduak bete zituztela, eta 2007an eztabaida prozesua abiatu zela erakunde terroristaren baitan, ezker abertzalea nola erabili aztertzeko.

Epaiketan, baina, Otegik errefusatu egin zuen ETAren indarkeria. Besteak beste, "ETAren indarkeria soberan dago eta oztopo da" eta "indarkeriak, arazoak konpondu baino, enkistatu eta zaildu" egiten dituela adierazi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea