Politika -

Hauteskundeak

Etorkinen botoek eserleku erabakigarria eman diote PSOEri Asturiasen

Sozialistek 17 diputatu izango dituzte, eta Forok igandean zenbatutakoak baino bat gutxiago, 12. UPyD alderdiak erabakiko du azkenean Asturiasko Gobernua.

Etorkinen botoen zenbaketa, Asturiasen. Argazkia: EFE
Etorkinen botoen zenbaketa, Asturiasen. Argazkia: EFE
Etorkinen botoen zenbaketa, Asturiasen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkinen botoari esker PSOEk eserleku bat gehiago eskuratu du Asturiasen, hau da, 16 izatetik 17 izatera pasatu da. Eserleku hori erabakigarria izan daiteke, izan ere, PSOEri IUrekin eta UPyDrekin akordioa lortuta gehiengoan gobernatzeko aukera zabaldu dio.

Emaitzak oraindik behin-behinekoak dira, baina, PSOEk (17) eta IUk (5) bat eginda Foro de Asturiasek, Francisco Alvarez Cascosen alderdiak (12), eta PPk (10) bien artean lortutako ordezkaritza bera izango lukete. UPyD, beraz, erabakigarria izango da.

Hauteskunde gauean beste eserleku bat lortzetik gertu geratu zen PSOE, 200 botoren aldea baino ez zion atera Forok, eta azkenik, atzerrian bizi diren asturiarren botoari esker tarte txiki hori gainditzea lortu dute sozialistek.

Zehazki, mendebaldeko zirkunskripzioan jasotako 573 botoetatik 290 lortu ditu PSOEk , Forok, berriz, 44. Ondorioz, D'Hondt Legearen arabera, sozilistek 52 botoren aldea atera diote Cascosen alderdiari, eta 17. eserlekua eskuratu dute hala. 

UPyDk ez du zein babestuko duen argitu

UPyDk erabakiko du Asturiasko Gobernua noren esku geratuko den. Ignacio Prendes UPyDren Printzerriko presidentetzarako hautagaiak adierazi duenez, bere alderdiak ez du Exekutiboan parte hartuko.

Rosa Diezen alderdia giltzarri bihurtu da, Prendesek adierazi duenez, guztiekin hitz egiteko prest dago, baina ez du zein babestuko duen argitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea