Politika -
Asturiasko hauteskundeak
Etorkinen zuzeneko botoen aurka helegitea aurkeztuko du Forok
Kontsulatu edo enbaxadetatik igaro gabe ohiko postaren bidez iritsi diren 332 botoren aurka jarri nahi dute errekurtsoa. Cascosek uste du eserlekuen banaketa alda dezaketela.
Erredakzioa
Kontsulatu edo enbaxadetatik igaro gabe ohiko postaren bidez iritsi diren etorkinen 332 boto onartzeko probintziako hauteskunde-batzordeak hartu duen erabakiaren aurrean helegitea jarriko duela iragarri du Foro Asturias alderdiak.
Probintziako hauteskunde-batzordearen beraren aurrean ere dagoeneko errekurtsoa aurkeztu du Cascosen alderdiak. Izan ere, Foro Asturiaseko presidenteak uste du 332 boto horiek eserlekuen banaketa alda dezaketela.
Etorkinen botoari esker PSOEk eserleku bat gehiago eskuratu du Asturiasen, hau da, 16 izatetik 17 izatera pasatu da. Eserleku hori erabakigarria izan daiteke, izan ere, PSOEri IUrekin eta UPyDrekin akordioa lortuta gehiengoan gobernatzeko aukera zabaldu dio.