Politika -

Gernikako Estatutua

Gutxieneko diru-sarrera Euskadira transferitzeko "konpromiso argia" agertu du Espainiako Gobernuak

Hala ere, Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko Lurralde Politikarako ministro eta bozeramaileak azaldu duenez, "batzuetan zaila da konpromiso politikotik zehaztasun juridikora pasatzea; koma, puntua, epea…".

Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko Lurralde Politikarako ministro eta bozeramailea. Argazkia: EFE
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko Lurralde Politikarako ministro eta bozeramailea. Argazkia: EFE
Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko Lurralde Politikarako ministro eta bozeramailea. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko Lurralde Politikarako ministro eta bozeramaileak azaldu duenez, Espainiako Exekutiboak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren (BGDS) eskumenak Euskadira transferitzeko "konpromiso politiko argia" du, baina tramite batzuk geratzen direla erantsi du.

Senatuko batzorde batean agerraldia egin du ministroak, Ministerioaren ildo politiko nagusiak azaltzeko. Rodriguezek onartu duenez, "batzuetan zaila da konpromiso politikotik zehaztasun juridikora pasatzea; koma, puntua, epea…".

Ministerioa Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zain dagoela azpimarratu du Espainiako Gobernuko bozeramaileak; izan ere, azken dokumentua Madriletik abenduaren 30ean igorri zuten. Gainera, Espainiako Gobernuak "aurreikusitako agenda krisi egoerarekin uztartu behar izan du", gogorarazi duenez.

Ministroaren agerraldian, transferentzia "bere osotasunean eta modu iraunkorrean" egiteko eskatu du Juan Carlos Medina EAJko senatariak.

Medinaren ahotan, Espainiako Gobernuaren "borondate falta" dago, eta horrek "konfiantzazko harreman bat ikaragarri oztopatzen du". Geroago, Rodriguezen "konpromisoa" eskertu ondoren, eskumena "bere osotasunean eta modu iraunkorrean gauzatuko" den galdetu dio ministroari, "bere garaian halaxe sinatu zelako, eta gaur zalantzak ditugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua Senatua