Politika -

PARLAMENTO EN LAS ONDAS

Bizitzeko Gutxieneko Errentaren inguruko polemikak ez dio EAEko koalizio-gobernuari eragingo, EAJren hitzetan

PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IU, euren aldetik, Bizitzeko Gutxieneko Errentaren eskumenaren eskualdatzearen inguruan akordioa egongo dela ziur agertu dira.

Alberto Alonso (PSE), Laura Garrido (PP-Cs) eta Aitor Urrutia (PNV)
Alberto Alonso (PSE), Laura Garrido (PP-Cs) eta Aitor Urrutia (PNV)
Alberto Alonso (PSE), Laura Garrido (PP-Cs) eta Aitor Urrutia (PNV)

play icon 54:04

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polemika piztu da PSOE eta EAJren artean, azken egunotan, Bizitzeko Gutxieneko Errentaren eskumenaren transferentzia dela eta, eta gai hori izan dute hizpide, besteak beste, Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" saioan. Aitor Urrutia jeltzalearen ustez, "negozioazioa zabalik" dagoela nabarmendu du eta ukatu egin du Espainiako Gobernuarekin duten desadostasunak EAEko koalizio-gobenuari eragingo dionik. "Arazoa Madrilen" dagoela esan du, eta "han adostutakoa ez betetzea onartezina" dela iritzi dio. "Behin behineko transferentziarik" ez dutela onartuko zehaztu du. 

Espainian gobernukide diren PSEko eta Elkarrekin Podemos-IUko ordezkariak, berriz, ziur agertu dira eskualdatzea egingo dela, eta "Sanchezek Euskadirekin duen konpromisoa zalantzan jartzeak" ez duela zentzurik esan dute. Negoziazio mahaiari "lanean utziz gero" eta bi aldeen arteko "ika-mika baretuta" akordioa erdietsiko dela adierazi dute.

Bestalde, Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkidea kezkatuta adierazi da, eskualdatzea "atzeratu" daitekeelakoan. Horren hitzetan, "Bizitzeko Gutxieneko Errenta erreminta oso inportantea" da, "pertsona zaurgarrienen bizitza hobetzeko". Caritas elkarteak kaleratu berri duen ikerketa bateko datuak ekarri ditu gogora Kortajarenak, gizarte bazterkerian dauden pertsonen kopurua nabarmen hazi dela nabarmentzeko.

Azkenik, Laura Garrido PP-Cs taldeko ordezkariak salatu du "Gobernu ezegonkor" bat dugula parez pare, eta alderdi abertzaleek Pedro Sanchez Espainiako presidenteari inbestidura saioan emandako babesaren ondorioak ari garela ikusten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE PP Eusko Legebiltzarra Espainiako Gobernua EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi