Politika -
Eusko Legebiltzarra
Lehendakari:'Bakea eta elkarbizitza bidean beste urrats bat eman dugu'
Akordioa ahalbidetu duten talde parlamentarioei eskerrak eman dizkie eta Aintzane Ezenarrori aipamen berezia egin dio, "bere printzipioak mantendu dituelako".
G.P.
Patxi Lopez lehendakariak esan du gaurkoa “egun handia” dela politikarentzat eta euskal gizartearentzat, Eusko Legebiltzarrak Elkarbizitzarako eta Bakerako Lantaldea eratzea adostu duelako.
“Bidea elkarrekin egiteko borondatea daukagula erakutsi dugu, bakea eta elkarbizitza balore etikoak aintzat hartuta eta ezberdinen arteko errespetuarekin ezartzeko; horrenbestez, gaur beste pauso bat gehiago eman dugu”, azaldu du Legebiltzarrean bildutako kazetariei erantzunez.
Gauzak horrela, akordioa ahalbidetu duten talde parlamentario guztiei eskerrak eman dizkie eta bereziki Aintzane Ezenarroren jarrera goraipatu nahi izan du, “bere printzipioei eutsi dielako”.