Politika -

DIPUTATUEN KONGRESUA

Kongresuko Mahaiak atzera bota du Martin Villaren agerraldia eskatuz EH Bilduk egindako eskaria

EH Bilduk Martin Villa ministro frankista ohiaren agerraldia eskatu zuen Espainiako Kongresuko Konstituzio Batzordean. Kongresuko Mahaian ordezkaritza duten PSOEk, PPk eta Voxek aurka bozkatu dute. Unidas Podemosek soilik bozkatu du alde.

Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohia
Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuko Mahaiak betoa jarri dio Rodolfo Martin Villa ministro frankistaren agerraldia eskatuz EH Bilduk egindako eskaerari. Kongresuko Mahaian ordezkaritza duten lau alderdietatik, hiruk, (PSOE, PP eta Vox) aurka bozkatu dute eta, Unidas Podemosek, ostera, alde.

Aurreko astean, EH Bilduk Martin Villa ministro frankista ohiaren agerraldia eskatu zuen Espainiako Kongresuko Konstituzio Batzordean, krimen frankisten harira berriki egin dituen adierazpenengatik.

"Ni izan ninteke — esan zuen ironiaz — arduradun politikoa, baita heriotza horien erantzule penala ere. Baita eromen-une batean egile materiala. Dena dela, ez da egia ni gobernu demokratiko baten aldeko herritarrak izutzeko plan bat sortu zuen gobernuko kide izatea", adierazi zuen urtarrilaren 17an egindako gosari informatibo batean.

Aldi berean, Rodolfo Martin Villak ukatu egin zuen Espainiako Trantsizioan "plan sistematiko, deliberatu eta orokortu" bat egon zenik aurkari politikoa deusezteko.

PSOEk, PPk eta Voxek kontra bozkatu dute, argudiatuz Martin Villak ezin duela Konstituzio Batzordean hitz egin Gobernuko kidea ez delako. Unidas Podemosen esanetan, ostera, Kongresuko Araudiaren 44.4 artikuluak hori ahalbidetzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika albisteak Alderdi Sozialista Albisteak Alderdi Popularra Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Gipuzkoa Gaurko titularrak Albisteak Podemos berriak Urtemuga martxoak 3 Frankismoa Giza eskubideen urraketak frankismoan Vox