Politika -

Irregulartasunengatik

Araba Buru Batzarrak exekutiba aukeratzeko bozketa errepikatuko du

Arabako EAJk exekutibaren aukeraketa errepikatuko du, joan den asteko hauteskundeetan atzemandako irregulartasunengatik.

Araba Buru Batzar. EFE
Araba Buru Batzar. EFE
Araba Buru Batzar. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako EAJk exekutiba hautatzeko bozketa errepikatuko du, alderdiko barne auzitegiak agindutakoa betetzeko. Joan den asteko huteskundeetan irregulartasunak atzeman zituzten eta alderdiko hainbat ahaldunek kontra egin zuten.

Batzarra 10.30etan bildu da eta Arabako exekutibako 14 kideak aukeratzeko bozketa errepikatuko dute, baita EAJko Ohiko Batzarreko 22 ordezkari arabarrak aukeratzeko ere.

EAJko barne Justizia Auzitegiak, ordea, Xabier Agirre EAJren Arabar Buru Batzarraren presidente berriaren aukerakera berretsi zuen. Agirrek hartuko du azken hamar urteetan Iñaki Gerenabarrenak bete duen lekua.

Joan den larunbatean, hauteskunde luze eta polemikoen ostean, batzarrak Iñaki Gerenabarrena presidente ohiaren taldeko bederatzi kide hautatu zituen eta Xabier Agirreren taldeko bost.

Orduan, Arabako EAJren alderdikide batzuk ABB berria sortu zen bozketak baliogabetzeko helegitea jarri zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea