Politika -
IZENDAPENA
Isabel Celaa izango da Espainiaren enbaxadore berria Vatikanoan
Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro ohiak Carmen de la Peña ordezkatuko luke, 2018ko azarotik Egoitza Santuan kargu diplomatikoa duena.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Gobernuak Isabel Celaa bilbotarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro ohia, Vatikanoan Espainiako enbaxadore izendatzeko dekretua onartu du astearte honetan Ministroen Kontseiluan.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak abenduan baieztatu zuen Gobernuak izendapen hori egiteko asmoa zuela, eta Egoitza Santuaren onarpenaren zain zeudela. Horrela, sailburu eta ministro ohiak 2018ko azarotik Vatikanoko kargu diplomatikoan dagoen Carmen de la Peña ordezkatuko du.
Bilbotarra jaiotzez eta irakaslea lanbidez, Celaa Espainiako Hezkuntza Ministerioaren buru izan zen uztailera arte, Sanchezek bere gobernua birmoldatzeari ekin zion arte. Izendapen horrekin, Jose Manuel Rodriguez Kultura eta Kirol ministro ohiaren urratsak jarraitzen ari da Celaa; izan ere, Ministro Kontseiluak UNESCOren aurrean enbaxadore berri izendatu zuen, Espainiako Gobernutik atera ondotik.