Politika -
ETAren amaiera
Barrena: 'Nazioarteak ez ditu garaile eta galtzaileak nahi'
Ezker abertzalearen bake eta normalizaziorako eskaintzak "gehiengo sozialaren nahiarekin" bat egiten duela esa du Pernando Barrenak.
Erredakzioa
Nazioarteak aste honetan "errendizioaren hizkuntza alferrikakoa dela" berretsi duela esan du Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak. "Garaile eta galtzaileen eskemak ezin du gauza onik ekarri", gaineratu du.
Oiartzunen egon da gaur Barrena 1982an Poliziak atxilotu ostean hil zen Esteban Muruetagoiena medikuaren omenaldian. Bruselan Aieteko adierazpenaren aurkezpenaren harira hitz egin du Barrenak. "Aro berria finkatzeko, elkarrizketa erabili behar da, euskal gatazkari irtenbidea bilatzeko", esan du.
Ezker abertzalearen indargunea, batik bat, "bake eta normalizaziorako egin duen eskaintzak gehiengo sozialaren nahiarekin" bat egitea dela esan du Barrenak, "gauzak aldaraziko dituen eskaintza".
"Orain ezezkoan daudenak, baiezkora pasatuko dira presio sozial eta politikoarengatik".