Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatuko du, Pastorren iritzian

Jose Antonio Pastorren arabera, 'Parot doktrina' deitutako araua berretsi ostean, Konstituzionala "nolabaiteko oreka lortzen saiatuko da" eta horretarako Sortu legeztatuko du.

Jose Antonio Pastor Radio Euskadiko estudioan. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor Radio Euskadiko estudioan. Argazkia: EITB
Konstituzionalak Sortu legeztatuko duela uste du Pastorrek

01:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastorrek (PSE) uste du Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatzeko erabakia hartuko duela eta ebazpena "datozen asteetan" jakinaraziko dutela.

Konstituzionalak erabaki hori "lehenbailehen" hartzea nahi duela eta PSE Sorturen legeztatzearen alde dagoela azaldu du Pastorrek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. "Gizartean, kalean, errealitate bat dena legeztatzea izango litzateke", erantsi du.

Horrez gain, 'Parot doktrina' eta Sorturen auzia "gauza ezberdinak" direla adierazi du. "Litekeena da 'Parot doktrina' berretsi ostean, orain konpentsazio bat bilatu nahi izatea eta Sortu legeztatzeko erabakia hartzea, nolabaiteko oreka lortzeko bi erabakien artean", azaldu du.

Bestalde, 'Bateragune' auziari dagokionez, Pastorrek esan du hiru aukera daudela: "batetik, Otegi jaunari erabateko absoluzioa ematea; bestetik, kasu hau artxibatzea, baina bere aurkako neurri batzuk, hala nola, kargu publikoa izateko debekua mantentzea; eta azkenik, 'Bateragune' auziagatik ezarritako zigorra berrestea eta kartzelan jarraitu behar izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea