Politika -

Gutunei erantzuna

Ezker abertzaleak ez du PPrekin hitz egiteko 'inolako aukerarik'

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak erantzun horixe eman die ezker abertzaleak irtenbide demokratikoak eskatzeko PPko zenbait kideri bidalitako gutunei.

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentea. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentea.
Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak esan du ezker abertzaleak ez duela PPrekin hitz egiteko "inolako aukerarik" eta egin behar dutena haien "lehengusuei" gehiago ez hiltzeko eskatzea dela.

PPren bileran sartu aurretik eta kazetarien galderei erantzunez, Basagoitik ezker abertzaleak irtenbide demokratikoak eskatzeko PPko zenbait kideri bidalitako gutunei egin die erreferentzia.

Basagoitik azaldu duenez, ezker abertzaleak denbora darama PPrekin harremanetan jarri nahian, baina PPk ez du haiekin hitz egin nahi. Basagoitiren ustez, ezker abertzaleak ETA gaitzetsi behar du, errua aitortu, eta "haien lehengusuei armak uzteko eta herritarrak bakean uzteko eskatu".

Buruzagi popularrak azpimarratu du dagoeneko 333 egun pasa direla Auzitegi Konstituzionalak Bildu legeztatu zuenetik eta oraindik ez dutela indarkeria gaitzetsi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea