Politika -

Amnistia fiskala

Amnistia fiskala ezartzea babestu du Basagoitik

Antonio Basagoitik uste du hobe dela "diru hori Euskadin geratzea", beste erkidego batzuetara joatea baino. Horrenbestez, gai honen inguruan hausnarketa sakonagoa egiteko eskatu die hiru diputazioei.

Antonio Basagoiti ETBko 'Egunon Euskadi' saioan izan da. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti ETBko 'Egunon Euskadi' saioan izan da. Argazkia: EITB
Basagoiti: 'Ez da amnistia fiskala, sustapen-neurria baizik'

02:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidenteak amnistia fiskala ezartzea babestu du eta arau horren kontra agertu diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioei gogoeta egiteko eskatu die.

Nolanahi ere, "badirudi diputazioek amnistia fiskala ez aplikatzeko erabakia hartzeko ahalmen nahikoa badutela", adierazi du.

Basagoitik esan du amnistia fiskala ez dela "benetako amnistia bat"; izan ere, "planteatzen dena ez da ezer ez ordaintzea; helburua da zergak ordaintzen ez dituztenak sisteman integratzea".

Gauzak horrela, hiru diputazioei gaia gehiago aztertzeko eskatu die: "Diru hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan agertzen ez bada, agian beste lekuren baten agertuko da eta % 10 hori ere galduko dugu", azpimarratu du.

Javier de Andres (PP) ere amnistia fiskalaren aurka agertu dela eta, Basagoitik esan du Arabako ahaldun nagusiak "bere iritzi propioa" duela eta "Alderdi Popularreko kargu baino lehenago arabarren ordezkari" dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea