Politika -

Hutsegite informatikoa

Madrileko epaitegi batek ikerbidea hasi du lan erreformaren bozketa ikertzeko

Epaileak Esteban Gomez Rovira abokatuaren salaketa onartu du. "Azkenean Kongresuko informatikariak Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du", adierazi du Unidas Podemosek ironiaz.

Pedro Sanchez eta Yolanda Diaz lan erreforma Diputatuen Kongresuan onartu ondoren. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Yolanda Diaz lan erreforma Diputatuen Kongresuan onartu ondoren. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Yolanda Diaz lan erreforma Diputatuen Kongresuan onartu ondoren. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Carretero Madrileko 47. Instrukzio Epaitegiko arduradunak ikerbidea abiatu du, ostegun honetan, Diputatuen Kongresuan, lan erreforma errege-dekretuaren bozketan hutsegite informatiko bat egon ote zen ikertzeko, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Epaileak Esteban Gomez Rovira abokatuaren salaketa onartu du. Lan erreformaren bozketan delitu informatikoa salatu du abokatuak. Alberto Casero PPko diputatuaren hanka-sartzeari esker aurrera atera zen dekretua.

Hala ere, salatzaileak eskatutako kautelazko neurriak errefusatu ditu epaileak. Guardia Zibila PPko diputatuaren etxera eta Kongresura joatea eskatu du Gomez Rovirak, "ordenagailuak eta sistemak aztertzeko, balizko delitua ikertzeko".

Epaileak ebazpenean azaldu duenez, Fiskaltza aurka agertu da, "eginbide horiek aurrera eramatea premiazkoa ez delako". Hala ere, "eskumena duen epaileak prozeduran zehar horretarako agindua ematea" ez du baztertzen.

"Eskuinen erreskatera ateratzeko ez dute denbora asko behar izan, nahiz eta auzia ordenagailu bat erabiltzeko gaitasunik ez izatera mugatu. Justiziaren administrazioan atzerapenaz kexatzeko zaudete", esan du Enrique Santiago Unidas Podemosen Kongresuko bozeramailearen ondokoak Twitter sare sozialean.

Era berean, Pedro Honrubia koalizio moreko diputatuak ironiaz esan du: "azkenean Kongresuko informatikariak Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du".

"Edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko epaileren batek Errusiako hackerren ardura izan dela esateko zantzuak aurkituko ditu. Ez ezazue ezer baztertu", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Lan Erreformaren Legea Politika PSOE PP Lana Espainia Ekonomia Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Madril Vox