Politika -

Biktimak

Ruben Mugica: "Ez zen gatazkarik edo gerrarik egon, jazarpen totalitarioa, bortitza eta arrazista izan zen"

ETAk duela 26 urte hil zuen Fernando Mugica buruzagi sozialistaren semeak "hildakoen memoria hiltzaileen memoriari gailentzea" eskatu du.

Fernando Mugicari omenaldia Donostian. Argazkia: EiTB
Fernando Mugicari omenaldia Donostian. Argazkia: EiTB
Fernando Mugicari omenaldia Donostian. Argazkia: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ruben Mugicak, ETAk duela 26 urte hil zuen Fernando Mugica buruzagi sozialistaren semeak, "gauzei dagokien izenez" deitzea eskatu du; horregatik, argi adierazi nahi izan du Euskal Herrian ez zela "ez gatazkarik ez gerrarik" izan, baizik eta "jazarpen totalitarioa, bortitza eta arrazista".

Donostiako Polloe hilerrian bere aitaren omenez egin duten ekitaldian parte hartu dute terrorismoaren biktimen ordezkariek eta baita politikariek ere. Ruben Mugicak esker oneko hitzak izan ditu Eneko Goia alkatearentzat: "Biktimekiko duen errespetuaren eta elkartasunaren jabe gara".

ETAk hildako buruzagi sozialistaren semeak azpimarratu duenez, "biktimen artean zatiketa eta liskarrak ikusi nahi dituztenak oker dabiltza. Bat egiten dugu guztiok justiziaren eskaeran".

Hala, "onartezin" jo du gaur egun "350 familia espainiarrek" oraindik ez jakitea zeintzuk diren euren senideen hiltzaileak.

Horren harira, "hildakoen memoria hiltzaileen memoriari gailentzea" eskatu du, eta gogor kritikatu ditu ETAko presoei kartzelatik ateratzen direnean egiten zaizkien ongietorriak.

Azkenik, PSOEk eta Unidas Podemosek osatzen duten Espainiako Gobernuaren aurka jo du, "terroristei mesede egiteko legeekin alkimia" egiten dutelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak ETA PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak