Politika -
ZALDIBAR, 2 URTE HONDAMENDITIK
EH Bilduk salatu du bi urte igaro arren inork ez duela ardura politikorik bere gain hartu
Auziak irekita jarraitzen duela gogorarazi du koalizio subiranistak eta ez duela edonola ixtea onartuko ohartarazi du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
EH Bilduk salatu du Zaldibarko zabortegia jausi zenetik bi urte bete diren honetan, "ardura politikoak argitu gabe" jarraitzen dutela. Hala, auzia edonola ixtea ez dutela onartuko ohartarazi dute.
Igande honetan bete dira bi urte zabortegian hondamendia izan zenetik eta Alberto Sololuce eta Joaquin Beltran langileak hil zirenetik. Sololuceren gorpua handik hilabete batzuetara aurkitu zuten baina Beltranena ez zen agertu.
Koalizioa abertzaleak oroimen mezua argitaratu du otsailaren 6 honetan sare sozialetan: "bi urte Alberto eta Joaquin gogoan. Bi urte eta aferak itxi gabe segitz du. Bi urte eta ez da ardura politikorik garbitu".
Manifestazioa Zaldibarren
Zaldibar Argitu plataformak hildako bi langileak gogoratu ditu igande honetan ia 60 euskal kolektibok bat egin duten ekitaldian. Aurrez, manifestazioa izan da 12:00etan Ermuatik abiatu eta Zaldibarko Eitzaga auzoan amaituz.
Ikerketari dagokionez, auziak bere bideari darraio epaitegietan. Gainera, urtarrilaren 27an, Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak informazio gehiago eskatu zien Eusko Jaurlaritzari eta Europako Batzordeari zabortegiaren erorketari buruz, eta ikerketa zabalik mantentzea erabaki zuen.