Itxi

Politika

Epaiketa

Iñarritu: "Torturapean egindako autoinkulpazio batean oinarritutako akusaziopean epaituko dute Sorzabal"

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gainera, EH Bilduren diputatuak azpimarratu du ez dela baldintza horietan epaitzen duten lehenengo aldia. "Eusko Jaurlaritzak egindako txosten batek erakusten du 5.000 pertsonatik gora torturatu dituztela", adierazi du.

1:21
Jon Iñarritu. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Auzitegi Nazionalaren atarian, Iratxe Sorzabal ETAko buruzagi ohiaren epaiketaz mintzatu da EH Bilduren diputatu Jon Iñarritu. Komunikabideen aurrean esan du badela garaia gisa horretako epaiketekin amaitzeko. 

"Gogoratu beharra dago torturapean egindako autoinkulpazio batean oinarritutako akusaziopean deklaratuko duela Sorzabalek", nabarmendu du. "Onartezina da", esan du.

Gainera, Iñarrituk azpimarratu du ez dela baldintza horietan epaitzen duten lehenengo aldia. "Eusko Jaurlaritzak egindako txosten batek erakusten du 5.000 pertsonatik gora torturatu dituztela", adierazi du.

"Istanbulgo protokoloak ere argi utzi du Iratxek torturak jasan zituela. Bien bitartean Estatua eta Justizia beste alde batera begira daude. Bada garaia gisa horretako epaiketekin bukatzeko", berretsi du.

Iratxe Sorzabal ETAren buruzagi ohia gaurtik aurrera epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Frantziak auzi horren baitan Espainiaratu ostean. 1996an Xixonen bi lehergailu jartzea egozten diote. Inork ez zuen min hartu atentatu hartan, baina kalte materialak handiak izan ziren.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena