Politika -

EKAITZ POLITIKOA UPN-N

Adanero eta Sayas bi urte eta erdiz kanporatzea proposatu du UPNren Berme Batzordeak

Bi diputatuek bost eguneko epea dute orain alegazioak aurkezteko. Sayasek eta Adanerok alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute dagoeneko. "Estatutuak eskuan posible ez denez, gerora kanporatzea bilatu dute", esan du Adanerok. Bestalde, Sayasek ohartarazi du "prozesu luzea" hasi dela.

Sergio Sayas, UPNren Kontseilu Politikoa utzi zuenean, joan den larunbatean.
Sergio Sayas, UPNren Kontseilu Politikoa utzi zuenean, joan den larunbatean.
Sergio Sayas, UPNren Kontseilu Politikoa utzi zuenean, joan den larunbatean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNren Berme eta Diziplina Batzordeak Carlos García Adanero eta Sergio Sayas diputatuei bi urte eta erdiz militantzia etetea proposatu du gaur, alderdiko zuzendaritzaren agindua urratu eta Kongresuan lan erreformaren aurka bozkatzeagatik.

UPNren Zuzendaritzak eta Kontseilu Politikoak bi diputatuak kanporatzea eskatu zuten, akta entregatu ezean.

Orain, Sayasek eta Adanerok bost eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko.

Garcia Adanerok alegazioak aurkeztuko dituela iragarri du dagoeneko. Diputatu erregionalistak adierazi duenez, alderditik kanporatzea "estatutuak eskuan posible ez denez, gerora kanporatzea bilatu dute".

Berme Batzordearen "azkartasuna arreta" deitzeko modukoa izan dela uste du diputatuak. "Ostegun arratsaldean bozkatu genuen, gaur asteazkena da, halako bizkortasunez erabakiak hartzeko organorik ez dago Espainia osoan", ziurtatu du.

Sayas: "Zuzendaritzak kanpoan nahi gaitu, eta militantziak barruan"

Gainera, Garcia Adanerok azaldu du azken egunetan alderdikideekin hitz egin eta babesa adierazi diotela esan du. Adaneroren ahotan, "gai garrantzitsua denez Batzarra deitzea" gustatuko litzaiokeela azaldu diote alderdikideek, "zuzendaritza hain seguru baldin badago, UPNren afiliatuen iritzia ezagutzeko".

Bestalde, Sayasek prentsaurrekoa eman du Diputatuen Kongresuan. Sayasen hitzetan, Berme Batzordearen proposamenak "ez du oinarririk, ezta arrazoirik ere". Hasteko alegazioak aurkeztuko dituzte, baina helegiteak izango direla eta "prozesu luzea" hasi dela aditzera eman du diputatu erregionalistak.

Sayasen ustez, alderdiko zuzendaritzak biak berehala kanporatzea nahi du, "erabakia bistakoa zen lehen unetik", baina ez dute bidea errazteko asmorik. Zentzu horretan, eserlekuari uko egitea baztertu du Sayasek.

Sayasek UPNren zuzendaritza kritikatu du. Gogoratu beharra dago Esparzaren aurrean barne-hauteskundeak galdu zituela. "Zuzendaritzak kanpoan nahi gaitu, eta militantziak barruan", adierazi du diputatu erregionalistak. "Nafarroako kaleetan lau egun eman ditut, eta ezin izan dut pausorik eman, babes itzela adierazi didate", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Lan Erreformaren Legea Politika PP UPN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Navarra Suma