Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Ramirez: "Egindakoa zuzentzea eta gardentasunez jokatzea eskatu nahi diogu Nazio Batzorde Eragileari"

Azpimarratu du alderdiko barne eztabaidak demokratikoki konpondu behar direla. "Agerian geratu da ez dutela horren alde apustu egin. Plan bat jarri zuten martxan, alegia, diziplina prozesu bat, arazoa erditik kendu ahal izateko", nabarmendu du.

Maiorga Ramirez, EAtik kanporatua izan den alderdikideetako bat
Maiorga Ramirez, EAtik kanporatua izan den alderdikideetako bat
Maiorga Ramirez, EAtik kanporatua izan den alderdikideetako bat

play icon 6:20

LUZIA ZUGADI | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAko Nazio Batzorde Eragileak lau urterako kanporatu ditu alderditik Maiorga Ramirez, Iratxe Lopez de Aberasturi, Mikel Goenaga, Miren Aranoa eta Esther Korres alderdikideak. Horri buruz jarduteko, EAko buru Maiorga Ramirez elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, eta "egindakoa zuzentzeko" eta "gardentasunez jokatzeko" eskatu du bertan.

Ramirezek azpimarratu du alderdiko barne eztabaidak demokratikoki konpondu behar direla. "Agerian geratu da ez dutela horren alde apustu egin. Plan bat jarri zuten martxan, alegia, diziplina prozesu bat, arazoa erditik kendu ahal izateko. Oso tristea da. Oso irudi txarra ematen ari da zuzendaritza", esan du.

Halaber, gogora ekarri du zazpitik lauk bozkatu zutela kaleratzeen alde, baina kaleratuak izango diren hiru alderdikidek ez zutela botoa emateko aukerarik izan. 

Egun gutxi barru EAk egingo duen kongresuari buruz galdetuta, argitu du parte hartzeko aukera izango dutela, eta halaxe egingo dutela, nahiz eta horren atzean "erabaki maltzur bat" ezkutatzen den. "Irudikatu nahi dute kongresuan parte hartzeko aukera izango dugula, baina hurrengo egunean kaleratuak izango gara", azaldu du.

Horrekin lotuta, azpimarratu du hainbat irregulartasun ikusi dituela kongresuaren antolamenduan, jende askok ezingo duelako parte hartu, "telematikoa izango baita". "Erabaki demokratikoak nahi ditugu. Horregatik, egindakoa zuzentzea eta gardentasunez jokatzea eskatu nahi diogu Zuzendaritza Nazionalari", erantsi du.

Alderdi barruan duten gatazka gorabehera, Ramirezek ez du uste EA desagertuko denik.

Bere aldetik, Nazio Batzorde Eragileko eledun eta kide Iker Ruiz de Eginok Radio Euskadin bart esan du "araudia bete" dutela, "argi eta frogatuta" geratu delako EAko bost kide horien artean "irregulartasunak" egon direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Legebiltzarra argazkiak EAE albisteak EH Bildu Bizkaia EA Bizkaia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Euskadi Irratia