Politika -

Radio Euskadin

Espainian 'dagoeneko, esku hartu dute', Egibarren ustez

Aldundiek zerga amnistia ez ezartzeko "eskumen osoa" dutela defendatu dute Egibarrek eta Pastorrek.

Joseba Egibar Radio Euskadin. EITB
Joseba Egibar Radio Euskadin. EITB
Joseba Egibar Radio Euskadin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar GBBeko presidente eta EAJko legebiltzarkideak esan du "Espainian, dagoeneko esku hartu" dutela, "nahiz eta Mariano Rajoyren Gobernuak norabidea bere esku dagoela adierazi nahi duen". Gainera PPren Gobernuak "defizita kontrolatzeko lasterketa" hasi duela ziurtatu du, "hazkunde ekonomikaren eredua bilatu beharrean".

Radio Euskadiko"El Parlamento de las ondas" saioan, Aldundiek zerga amnistia ez ezartzeko eskumen osoa dutela defendatu du.

Bestetik, Rajoyren Gobernua "nokeatuta" dagoela esan du Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak eta Euskadin zerga amnistia ez ezartzeko Aldundien eskumena defendatu du baita ere.

Murrizketa berriekerkidegoei eragingo diela esan du, Osasuna eta Hezkuntza kudeatzen dutelako.

Ogasun ministeriotik, Aldundien eskumenak zalantzan jarri direla gogoratu du, eta PSE-EEko bozeramaileak defendatu du, "aldundiek erabaki hori hartzeko eskumen osoa dutela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea