Politika -

Auzitegi Nazionala

Joseba Agudo abokatua frogarik ez dagoelako libre utzi dute

Auzitegiaren aburuz, Agudok aholkuak eman zizkien atzerrian zeuden ETAko kideei, baina ezin da frogatu 2008an Thierryri atzeman zizkioten dokumentuetan azaltzen zen pertsona denik.

Erredakazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Joseba Agudo Mancisidor abokatua libre utzi du, ezin izan dutelako frogatu "Pagoa" izengoitiarekin ETAren aginduak jarraitzen zituenik eta ihesi zeuden ETAko kideei informazioa pasatzen zienik.

Joan den martxoaren 23an libre utzi zuten epaiketa egin ostean. Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, erakunde terroristako kide izatea egotzita.

Abokatua 2009ko irailaren 28an atxilotu zuten Frantzian. Thierryri atzemandako dokumentuetan "Pagoa" izengoitiaren identifikatzen zen laguna izatea egozten zioten eta atzerrian zeuden ETAko kideei informazioa pasatzea.

Epaian, frogatutzat jo dute atzerrian bizi diren ETAko kideei aholkuak ematen zizkiela, baina ez Thierryren dokumentuetan azaltzen den pertsona bera denik.

Ondorioz, "nahiz eta Joseba Agudo Mancisidor eta Pagoa pertsona bera izan, jasotako frogak zalantzagarriak dira eta, susmoez haratago, ezin da frogatu akusatua ETAko kidea denik"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea