Politika -

Iñigo Cabacasen heriotza

PSE: 'Ez da dimisioen garaia, gertatutakoa argitu behar da'

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak esan du ezker abertzalea "alderdikeriaz" jokatzen ari dela eta etekin politikoa atera nahi diola Cabacasen heriotzari.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea.
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak esan du ez dela "dimisioen garaia" eta gertatutakoa argitu behar dela, Iñigo Cabacasen heriotzari erreferentzia eginez.

Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "badago alderdi politiko bat alderdikeriaz jokatzen ari dena" Cabacasen heriotzarekin.

Pastor ezker abertzaleaz ari zen adierazpen horietan eta gogorarazi du hildakoaren sendiak gertakaria politikarekin "ez kutsatzeko" eskatu zuela. Baina "batzuk saiatu egin dira, etekin politikoa ateratzeko saiakera lotsagabea egin dute", gaineratu du Pastorrek.

Bestalde, PSE-EEren bozeramaileak jakinarazi du Ertzaintzak "ikerketak" egingo dituela "antzeko gertakariak errepika ez daitezen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea