Politika -
Zigor Kodearen erreforma
Zigorra gogortuko dute Interneten 'ekimen biolentoak' zabaltzeagatik
Barne ministroak adierazi duenez, talde kriminaleko kide izatea egotziko diete ekimen horien deitzaileei.
Erredakzioa
Edozein hedabidetan, baita Interneten ere, "ordena publikoa larriki hondatu dezaketen" ekimenak zabaltzeak gogor zigortuko du PPko Gobernuaren Zigor Kode berriak. Barne ministroak adierazi duenez, talde kriminaleko kide izatea egotziko diete ekimen horien deitzaileei.
Jorge Fernández Díaz Barne ministroak Kongresuan defendatu du ekimen "bandalikoetan" parte hartzen dutenei "kale terrorismoagatik" aurreikusitako zigorrak ezartzea.
Bere hitzetan, sistemaren aurkako taldeak "indarkeria espiral" batean sartu dira eta "kale gerriletako teknikak" erabiltzen dituzte.
Horrez gain, "ordena publikoa larriki hondatzea helburutzat duten ekimenak" edozein hedabidetan deitzen eta sustatzen dituzten pertsonei zigorra gogortu egingo zaiela iragarri du: Talde kriminaleko kideak izatea egotziko die Espainiako Gobernuak.