Politika -

ETAko presoak

Txelui Moreno: 'Patxi Lopez oso galduta dabil, errealitatetik urrun'

Ezker abertzaleko bozeramailearen ustez, ETAko presoek dagoeneko "pausoak" eman dituzte, atzo Espainiako eta Frantziako Gobernuei elkarrizketa eskaini ondoren.

Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB.
Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakaria "oso galduta eta euskal politikan gertatzen direnetatik urrun" dagoela berretsi du gaur Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak. ETAko presoek dagoeneko "pausoak" eman dituztela gaineratu du, atzo Espainiako eta Frantziako Gobernuei elkarrizketa eskaini ondoren.

Gaur, Patxi Lopez lehendakariak ETA desegin dadila eskatzeko eta presoei gezurrik ez esateko eskatu die EPPKren (Euskal Preso Politikoen Kolektiboa) ordezkari berriei, izan ere, "ez da amnistiarik edo irtenbide kolektiborik izango".

Adierazpen horiei erantzuteko, Txelui Morenok esan du lehendakariaren hitzek "prozesu demokratikoari mesede eskasa" egin dietela. "Patxi Lopez oso galduta dabil, herri honetako politikaren baitan gertatzen ari diren gauzetatik oso urrun dago".

"Euskal gizartearen % 90 dispertsioa bertan behera uztearen alde agertu da, baita gaixo dauden presoak kartzelatik ateratzearen eta Parot doktrina ezabatzearen alde. Politika aktiboki bizi duen inork ezin dezake mota horretako adierazpenik egin", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea