Politika -
PRESOAK
Espetxe Zuzendaritzak ETAko bost preso Euskal Herrira lekualdatuko ditu
Ana Belen Egues Asturiaseko espetxetik mugituko dute, Javier Gallaga, Zaragozako Darocatik; Mikel Izpura, Zaragozako Zueratik, eta Endika Grate eta Maite Pedrosa, Kantabriako Duesotik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko bost preso Euskal Herrira lekualdatuko ditu. Ana Belen Egues, Javier Gallaga, Mikel Izpura, Endika Garate eta Maite Pedrosa presoak Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeren batera mugituko dituzte.
Ana Belen Egues Asturiaseko espetxetik mugituko dute, Javier Gallaga, Zaragozako Darocatik; Mikel Izpura, Zaragozako Zueratik, eta Endika Garate eta Maite Pedrosa, Kantabriako Duesotik.
Bestalde, Mikel Otegi eta Jose Mari Dorronsoro Iruñeko kartzelatik Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako espetxera tokialdatuko dituzte.