Politika -
Iñigo Cabacasen heriotza
Olabarriak Aresi buruz esandakoak 'bere iritzia' direla esan du EAJk
Alderditik adierazi dutenez, ikerketaren emaitzak ezagutu arte EAJk ez du iritzirik emango.
Erredakzioa
Eusko Alderdi Jeltzaleak azaldu duenaren arabera, Emilio Olabarria diputatu jeltzaleak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari buruz egin dituen adierazpenak "bere iritzia" dira. Olabarriaren aburuz, Herrizaingo sailburuak kargua utzi behar izan zuen Iñigo Cabacas pilotakada batek eragindako zauriengatik hil ostean. Alderdiak jakinarazi duenez, berriz, EAJk ez du iritzirik emango ikerketaren emaitzak ezagutu arte.
Aresek kargua "aspaldi" utzi behar zuelaadierazi du Emilio Olabarria EAJko legebiltzarkideak, Iñigo Cabacasgaztearen heriotza gertatu baino "askoz lehenago". Bere ustez, dimisioaez aurkeztea "erabaki desegokia" izan da.