Politika -
ETAren biktimen aldeko meza
Biktimak ETAren amaieran 'protagonista' izan behar direla dio Munillak
Terrorismoaren biktimei "fedearekin eta itxaropenarekin" otoitz egiteko eskatu die, euren "borreroen konbertsioa" lortzeko.
Erredakzioa
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak terrorismoaren biktimen lehen meza "bateratua" eman du eta ETAren amaieran, biktimak "protagonista" izan behar direla eskatu du.
ETAren biktimen senitartekoak Artzain Onaren katedralean egon dira eguerdian eman den mezan eta Carlos Urquijo Gobernuko ordezkaria EAEn ere bertan egon da.
Cati Romero Euskadiko Terrorismoaren Biktimen Elkarteko kideak (Covite) esan du "meza beharrezkoa" zela eta "Eliza ondoan izateak poza" ematen diela.
Covite 1998an sortu zenetik, bigarren aldia da Donostian terrorismoaren biktimen aldeko meza bateratu bat egiten dutela. Orduan, Jose Maria Setien gotzainak eman zuen, 2000. urtean. Homilian "fedearekin eta itxaropenarekin" otoitz egiteko eskatu die biktimei, euren "borreroen konbertsioa" lortzeko.