Politika -
Alderdien Legea
Konstituzionalaren osoko bilkurak erabakiko du Sortu legeztatu ala ez
Alderdi abertzaleak helegitean argudiatu duenez, Gorenaren ilegalizazioa "badaezpadako ilegalizazioa da eta horrek arriskuan jartzen du Estatu konstituzionala".
Erredakzioa
Sorturen ilegalizazioaren kontrako helegitea Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkuran erabakiko dute, aipatu auzitegiko iturriek jakinarazi dutenez.
Konstituzionaleko bigarren sekzioak erabaki zuen atzo helegitearen inguruko ebazpena osoko bilkuran ematea. Sortuk babes helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenak alderdi politikoen erregistroan izena emateko jarri zion debekuaren kontra. Gorenak ebatzi zuen Sortu "iruzur saiakera" zela ETA erakundeetara itzultzeko.
Iazko maiatzean aurkeztutako helegitean, Konstituzionalak Bilduri 2011ko udal-hauteskundeetan parte hartzen uzteko eman zuen ebazpeneko argudioak erabili zituen Sortuk.
Hori horrela, Sortuk dio Gorenaren erabakia "badaezpadako ilegalizazioa" dela eta horrek "arriskuan" jartzen duela "Estatu konstituzionala", Konstituzionalak Bilduri buruz esan zuen moduan.