Politika -

Krisia PP-n

Iturgaizen esanetan, Feijoorekin PPk "dena du alde Sanchezi irabazteko"

PPren EAEko buruzagiak gogoeta egin omendu du "PPren barruan azken egunotan bizi denaren inguruan", eta uste du agerian geratu dela "politikan garrantzitsuena siglak" direla.

PPko kideak Bizkaiko Belaunaldi Berrien Kongresuaren amaieran. Argazkia: Efe
PPko kideak Bizkaiko Belaunaldi Berrien Kongresuaren amaieran. Argazkia: Efe
PPko kideak Bizkaiko Belaunaldi Berrien Kongresuaren amaieran. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Iturgaiz PPren EAEko presidenteak uste du Alberto Nuñez Feijoo bada PPren buruzagi berria, alderdiak "dena" duela "alde Sanchezi irabazteko".

Iturgaizek gogoeta egin du "PPren barruan azken egunotan bizi izan denaren inguruan" Bizkaiko PPren Belaunaldi Berrien Kongresuaren itxieran emandako hitzaldian, eta esan du agerian geratu dela "politikan garrantzitsuena siglak" direla.

Azaldu du pertsonak "igaro" egiten direla, baina "Alderdi Popularraren siglek hemen jarraituko dute, ondare ez material handiena dira", eta "pertsonen gainetik" daude, proiektua islatzen dutelako.

Hala, bere esanetan, PP "talde baten gisakoa da", batzuetan batzuk jokatzen dute eta beste batzuetan besteek, eta orain, Nuñez Feijoorekin alderdiak "dena du alde Sanchezi irabazteko, eta irabazi egin behar diogu Sanchezi, Espainiak behar du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Carlos Iturgaiz