Politika -

Bakegintza Ponentzia

AVTren hitzak 'iraingarriak' direla esan du Jesus Lozak

Loza Madrilen izan zen atzo, ETAren biktimek osatutako elkarte ezberdinekin bilera bat egiteko. Bilera horretan ez ziren elkarte guztiak izan: AVTk uko egin zion hitzordu horretan parte hartzeari.

Jesus Loza. Argazkia: EITB.
Jesus Loza. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza lehendakariaren Bizikidetzarako eta Memoriarako ordezkariak Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) egindako adierazpenak "iraingarriak" direla esan du gaur . Gogoratu duenez, bai Konstituzioak eta baita espetxe legeak ere gaizkileen gizarteratzea "helburutzat" jasotzen dute.

Jesus Loza Madrilen izan zen atzo, ETAren biktimek osatutako elkarte ezberdinekin bilera pribatu bat egiteko. Bilera horretan ez ziren elkarte guztiak izan: AVT elkarteak uko egin zion hitzordu horretan parte hartzeari, "Lozari hizketakide zilegitasuna ez emateko".

"ETAren amaiera kudeatzeko zilegitasuna Estatuko segurtasun indarrei eta Espainiako Gobernuari soilik ematen diegu", esan zuen AVTko presidenteak. Horrez gain, presoen gizarteratzeaz arduratuta egotea, eta ez biktimen beharretaz egotzi zien Jesus Lozari, Jaurlaritzari eta Patxi Lopez lehendakariari.

Gaur, Lozak AVTri eskutitza bidali dio atzoko adierazpenei erantzuteko, baita gainerako biktimen elkarteei ere. Gutun horretan, AVTren adierazpenak "harriduraz" hartu dituela azaldu du.

"Ez da egia Patxi Lopezen Gobernua presoen gizarteratzeaz biktimen oroimenaz baino gehiago kezkatuta dagoenik". Jaurlaritzak biktimen alorrean hartutako erabakiak gogoratu ditu aipatu gutunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea