Politika -

Espainiako monarkia

Errege emeritua "sarritan" itzuliko da Espainiara, baina Abu Dhabin jarraituko du bizitzen

Juan Carlos I.ak azaldu duenez, ikerketa artxibatu ondoren, Espainiara itzultzea pentsatzen ari da, "baina ez berehala". Hala ere, "Abu Dhabin etengabe eta egonkor bizitzen jarraitzea" nahiago du, "nire bizitzaren epe honetarako lasaitasuna aurkitu dudalako bertan".

Juan Carlos I.a errege emeritua Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak). Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a errege emeritua Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak). Artxiboko argazkia: EFE
Juan Carlos I.a errege emeritua Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak). Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak| EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a errege emerituak jakitera eman du Abu Dhabin jarraituko duela bizitzen, baina Espainira "sarritan" itzuliko dela baieztatu du Felipe VI.ari bidalitako gutun batean, Zarzuelak zabaldu duenez.

Juan Carlos I.ak azaldu duenez, ikerketa artxibatu ondoren, Espainiara itzultzea pentsatzen ari da, "baina ez berehala".

Hala ere, "Abu Dhabin etengabe eta egonkor bizitzen jarraitzea" nahiago du, "nire bizitzaren epe honetarako lasaitasuna aurkitu dudalako bertan".

"Nire bizitza pribatuan iraganean gertaturikoak zintzo" deitoratzen dituela dio errege emerituak, Fiskaltzaren ikerketa eragin zuten gertakariei erreferentzia eginez.

Iritzi publikoan izan duten eraginaz "jakitun" dela ziurtatu du Juan Carlos I.ak, baina Espainian elkarbizitza demokratikoaren eta askatasunen alde egindako ekarpenagatik "zilegitasunez harro" sentitzen dela erantsi du jarraian gutunean, "espainiar guztien esfortzu eta sakrifizio kolektiboaren emaitza".

Gogorarazi duenez, 2020ko abuztuan, "Espainiari zerbitzurik onena emateko uste osoarekin", Espainiatik alde egiteko erabakiaren berri eman zuen, Felipe VI.ari bere funtzioen "ariketa errazteko".

Felipe VI.ak, bere aldetik, "Juan Carlos errege maiestateak gutunean adierazitako borondatea errespetatu eta ulertzen du".

Bestalde, Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusiak astelehen honetan, Bilbon, adierazi duenez, errege emerituaren inguruko ikerketa "oso zorrotza" izan da, baina "agortu" da.

"Ikerketa sakon bat egin dugu, gertakariak eta ebazpenetan islatutako datuak zehaztuz eta ondorio juridikoetara iritsiz, alderdi juridiko guztien azterketa oso zorrotz bat eginez", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Auzitegi Gorena Espainiako Felipe VI.a Espainia Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak