Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Oyarzabal: "Feijoo buruzagi sendoa da, Espainian alternatiba demokratikoa indartzeko pertsonarik egokiena"

PPren Arabako presidenteak onartu du berealdiko krisia izan duela bere alderdiak. "Ayusorekin izandako liskarrek, espioitza akusazioek eta errugabetasun presuntzioa zapaltzeak behea jotzera eraman dute Casado", esan du.

Arabako PPren presidente Iñaki Oyarzabal
Arabako PPren presidente Iñaki Oyarzabal
Arabako PPren presidente Iñaki Oyarzabal

LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako PPren presidente Iñaki Oyarzabal Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan izan da asteazken honetan.

PPren hautagaitzan ezustekorik egongo den galdetuta, nabarmendu du Alberto Nuñez Feijoo dela gehiengoaren babesa duen hautagaia, "buruzagi sendo bat, Espainian alternatiba demokratikoa indartzeko pertsonarik egokiena".

"Segurtasuna eta esperientzia ekarriko ditu, ikasita baitator. Elkarrizketarako gaitasuna du, beti dago entzuteko prest, moderatua da. Horrekin guztiarekin eta talde sendo bat eratuta, gehiengoaren babesa jasoko duen alderdi bat osatzeko itxaropena dauka, espainiarren konfiantza berreskuratzea eta Espainiari egonkortasuna ematea helburu", azpimarratu du.

Halaber, Oyarzabalek onartu du berealdiko krisia izan duela bere alderdiak. "Ayusorekin izandako liskarrek, espioitza akusazioek eta errugabetasun presuntzioa zapaltzeak behea jotzera eraman dute Pablo Casado", azaldu du.

Ildo horretan, adierazi du zentroa eta eskuina batuko dituen alderdi baten alde egingo dutela lan, "gehiengoa identifikatuta sentituko den proiektu baten defentsan".

Espainiako Gobernuari buruz esan du agerian utzi dituela koalizio barruan dauden "gatazkak", "bereziki, Putinen inbasioari dagokionez". "Hiru aste barru presidente berria izango dugu. Militanteek esaten dutena entzun nahi dugu, eta jarraitzaileen babesarekin buruzagi berria lortuko dugu. Uste dut hauteskundeak deituko balituzkete, Feijoo hautagai ona izango litzatekeela, aurretik aipatu bezala, "etxetik ikasita datorrelako", bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Popularra Araba Espainia bideoak Euskadiko PP Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Alberto Núñez Feijóo