Politika -
Gobernuaren neurriak
Neurri 'zentralizatzaileen' aurrean 'zaindari' dago Bizkaia
Rajoyk "lege-dekretuz eta inprobisatuz lan egiten du", Aldundiaren arabera, eta "marra gorriak" pasatzen ari da.
Erredakzioa
Juan Maria Aburto Bizkaiko Aldundiaren bozeramaile eta Gizarte Ekintza diputatuak ohartarazi du "krisi ekonomikoa aprobetxatuz" Espainiako Gobernuak "egin nahi duen zentralizazioaren" aurrean "zaindari" daudela. Gainera, Rajoyk "lege-dekretuz eta inprobisatuz" lan egiten duela eta "marra gorriak" pasatu dituela salatu du.
Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Aldundiko arduradunak "oso kezkatuta" daude Espainiako Gobernuak ezarri nahi dituen neurriekin.
"Batzuetan izua ematen du Esperanza Aguirre bezalakoek Osasuna eta Hezkunza Estatuaren esku utzi behar direla aldarrikatzeak", adierazi du Aburtok.
Horren aurrean, "zaindari" egotea aholkatu du, izan ere, "ziurrenik, antzeko eraso gehiago etorriko zaizkigu etorkizunean eta EAEko araudia defendatu beharko dugu, Kontzertuaren eta Estatutuaren bitartez".