Politika -

Gaztela eta Leon

Chivitek eta Anduezak irmo gaitzetsi dute PPk eta Voxek Gaztela eta Leonen sinatutako akordioa

PSNko eta PSE-EEko buruzagiek "lotsaren itunak" eta orain Gaztela eta Leongo Gobernuan dagoen eskuin muturraren tesi atzerakoiek ekarriko dituzten ondorioez ohartarazi dute. Nabarmendu dute, gainera, Alderdi Sozialistak ez duela inolako atzerapausorik edo eskubide-murrizketarik onartuko.

María Chivite y Eneko Andueza, hoy en Pamplona. Foto: EFE
María Chivite y Eneko Andueza, hoy en Pamplona. Foto: EFE
María Chivite y Eneko Andueza, hoy en Pamplona. Foto: EFE

Agencias | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak bat egin dute ostiral honetan PPk eta Voxek Gaztela eta Leonen lortutako itunaren aurka. Sozialisten arteko ohiko lan-bilera baten ostean egin dituzte adierazpenak, oraingoan PSNren Iruñeko egoitzan.

Gaztela eta Leongo PPren eta Voxen arteko itunak eta bi alderdiek defendatzen dituzten "tesi atzerakoi eta eskubide-murrizketekin" demokraziak jasan ditzakeen kalteez ohartarazi du Maria Chivitek, "batez ere emakumeekin zerikusia duten kontuetan, genero-indarkeria bera ere zalantzan jartzen baitute". Alderdi horiek "konfrontazioan" zentratuta daudela adierazi du, eta azpimarratu du, ez dela hori herritarrek eskatzen eta behar duten erantzuna, herritarrek eskatzen dutena "batasuna eta elkarlaguntza" delako.

Eneko Anduezak Maria Chiviteren jarrerarekin bat egin du, eta oso kritiko agertu da da Alderdi Popularrak eta Voxek Gaztela eta Leonen lortutako akordioarekin,"lotsaren ituna" izendatu du; izan ere, itun horri esker "eskuin muturra erkidego baten gobernuan dago lehen aldiz". PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, sozialistek ez dute onartuko "atzerapausorik" eskubideetan, eta "Feijooren Alderdi Popularra" kritikatu du, "zentrorantz egingo zuela esan arren, eskuin muturraren eskutik baitoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP PSN PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Vox María Chivite Eneko Andueza Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa