Politika -
Erantzuna
ETArekin negoziatzeko 'koakzioa' egitea egotzi die Gobernuak artistei
Segurtasuneko Estatu idazkariak azpimarratu egin du ETAko kideak ez direla "solaskide legitimoak" demokraziaren arauak errespetatzen ez dituztelako.
Erredakzioa
Besteak beste, Federico Mayor Zaragoza Unescoren zuzendari ohiak eta Willy Toledo eta Pilar Bardem aktoreek ETArekin negoziatzeko eskatuz aurkeztutako dokumentua Rajoyren Gobernuari "koakzioa" egiten diola uler daitekeela esan du Ignacio Ulloa Segurtasunerako estatu idazkariak.
Gauzak horrela, Ulloaren hitzetan, Estatuko Idazkaritzak ez omen du dokumentua jaso, baina, hala ere, ETAko kideak "solaskide legitimoak" ez direla azpimarratu du, demokraziaren arauak errespetatzen ez dituztelako.
Horren harian, ABC Punto Radion egindako elkarrizketan esan duenez, ETA "inolako lagapen eta transakziorik egin gabe" sistema demokratikoan sartzea proposatzen dutenek Gobernuari "koakzioa" egitea baino ez dute lortzen.
"Legez kanpo" daude
Ulloaren arabera, ETAko kideak "legez kanpo" daude, "delituak" egin dituztelako eta horiengatik zigorra jaso behar duelako. Ondorioz, ezin da beraiekin hitz egin, ez dira "solaskide legitimoak", arauak errespetatzen ez dituztelako.
Estatu idazkariak azpimarratu egin du ETA ez dela desegin, nahiz eta ekintza armatuen behin betiko etena iragarri duen. Ulloaren iritziz, desegitea gertatu arte Gobernuak "legeari zorrotz jarraituko dio".