Politika -

Udal Legea

Udal Lege proiektua bertan behera uztea eskatu du Bizkaiko Aldundiak

Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak salatu du proiektuak ez duela "babes politiko eta instituzional nahikoa".

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. EFE
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. EFE
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Udal Lege proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, "babes politiko eta instituzional nahikoa" ez duela iritzita.

Horren ildotik, Bilbaok salatu du PSEren "tesi bakartia" gailendu dela Arbitraje Batzordean, aldundiek, "alderdi ezberdinen esku badaude ere", jarrera bera izan baitute.

Bizkaiko ahaldun nagusiak esan du errespetatu egiten duela Arbitraje Batzordeak atzo hartutako erabakia, hau da, Bizkaiko eta Arabako aldundien helegiteak errefusatu eta Udal Legea izapidetzeari oniritzia eman izana. Dena dela, ez dagoela ados nabarmendu du.

Bilbok galdegin du ea zer aldatu den Batzordearen "egitura instituzionalean". Izan ere, atzoko erabakiak "180 graduko norabide aldaketa" da "2008an eta 2003an hartutako erabakien aurrean".

"Ez da aldaketa legalik edo instituzionalik izan, baina bai irizpide aldaketa, pertsonen aldeketak eraginda", agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea