Politika -
AKITANIA-EUSKADI-NAFARROA
Urkulluk dio krisiaren zailtasunei aurre egiteko prest dagoela Euroeskualdea
"Errusia eta Ukrainaren arteko gatazkak erakutsi digu zein garrantzitsuak diren mugarik gabeko harremanak, Euroeskualderen eta Europaren baitan", azaldu du lehendakariak.
EITB MEDIA
Iñigo Urkullu lehendakariak "mugarik gabeko harremanen" garrantzia azpimarratu du, Errusiak Ukrainan egindako inbasioa hizpide. Hala, adierazi du Euroeskualdea prest dagoela gerra horrek eragindako nazioarteko krisi ekonomiko, sozial eta politikoari aurre egiteko.
Bordelen Euroeskualdeak astelehen honetan egindako bileraren ostean egin ditu adierazpenok Urkulluk. Euskadik 2020-2022 bitartean izan duen agintaldiaren balantzea egin dute gaurkoan, eta presidentetza berriari eman diote lekukoa.
Alain Rousset Akitania Berriko presidentearekin eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarekin egindako agerraldian, lehendakariak esan du Ukrainari laguntzea dutela xede.
"Nazioarteko krisi honek ekar ditzakeen oztopoei aurre egiteko moduan gaude. "Errusia eta Ukrainaren arteko gatazkak erakutsi digu zein garrantzitsuak diren mugarik gabeko harremanak, Euroeskualdearen eta Europaren baitan", azaldu du.
Bestalde, Ana Ollok nabarmendu du "europar baloreen defentsan, bat egin behar dugula". Haren iritziz, inoiz baino beharrezkoagoa da orain demokrazia, justizia soziala eta giza eskubideen errespetua bermatzea".