Politika -
Ezker Anitza batzarra
'Pimpinelarekin' konparatu ditu Aranak Patxi Lopez eta Basagoiti
Patxi Lopez lehendakariak "ezkerreko diskurtsoa, baina eskuineko jarduerak egitea" kritikatu du Mikel Aranak.
Erredakzioa
Mikel Arana Ezker Anitza-IUko koordinatzaileak Gobernuak ezarritako neurriak arbuiatu ditu eta Patxi Lopez lehendakaria eta Antonio Basagoiti "Pimpinela" duoarekin konparatu ditu, "eszenatokian arerio eta argien atzean anaiak izateagatik".
Arabako Ezker Anitza-IUko batzarrean egon da Arana, eta bertan Patxi Lopezek "ezkerreko diskurtsoa, baina eskuineko jarduerak egitea" kritikatu du
Ildo honetan, "Patxi Lopezen eta Basagoitiren Gobernuak murrizketa neurriak hartu dituzte, ez doitze neurriak", adierazi du eta funtzionarioen soldataren jaitsiera ekarri du gogora.
Ezker Anitza-IUk Arabako zuzendaritza hautatuko du gaur hasi den batzarrean.