Politika -

EAEko Kirolaren Legea

Konstituzionalak baiezkoa eman dio euskal selekzioari

Konstituzionalak ebazteke zuen helegiterik zaharrena zen. Era honetan, 1998. urteko EAEko Kirolaren Legea berretsi du, betiere "Espainiako federazioak ez dauden kiroletan".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak 1998ko EAEko Kirolaren Legea berretsi du. Honen arabera, Euskadiko kirol federazioak "nazioan bertan eta nazioartean lehiatzeko" ordezkaritza du, betiere Espainiaren aurka lehiatzen ez bada, hainbat komunikabidek argitaratu dutenaren arabera.

Epaileek, hortaz, legea babestu dute, nahiz eta euskal kirolariek Espainiako selekzioaren aurka ezingo duten lehiatu.

Konstituzionalak ebazteke zuen helegiterik zaharrena zen. Orain dela 14 urte EAEko Kirolaren Legearen kontra helegitea jarri zuen Jose Maria Aznarrek Espainiako Presidente zenean, Auzitegi Konstituzionalean. Haren iritziz, Espainiako Konstituzioko 149-1-3 artikulua urratzen zuen EAEko Kirolaren Legeak, "Estatuarena baita nazioarteko harremanen eskuduntza".

Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi zuen bere garaian Euskal Kirolaren 16.6 artikulua, euskal federazioen ordezkaritzari zegokiona hain zuzen, eta ordezkaritza hori norbere lurraldera bakarrik mugatu zuen.

Konstituzionalak, ordea, euskal legearen esakunearen aldeko epaia eman du, betiere "Espainiako federazioak ez dauden kiroletan".

Ondorioz, federazio horiek nazioartean lehiatu ahal izango dira beste herrialdeen aurka Espainiak parte hartzen ez duenean. Hortaz, euskal futbol selekzioak ezingo luke jokatu Espainiako futbol selekzioaren aurka.

Konstituzionalak gogora ekarri du Estatutuak, Euskadik kiroletan eskumen osoa duela.

Auzitegi Konstituzionalak 1998ko EAEko Kirolaren Legea berretsi du. Honen arabera, Euskadiko kirol federazioak "nazioan bertan eta nazioartean lehiatzeko" ordezkaritza du, betiere Espainiaren aurka lehiatzen ez bada, hainbat komunikabidek argitaratu dutenaren arabera.Epaileek, hortaz, legea babestu dute, nahiz eta euskal kirolariek Espainiako selekzioaren aurka ezingo duten lehiatu.Konstituzionalak ebazteke zuen helegiterik zaharrena zen. Orain dela 14 urte EAEko Kirolaren Legearen kontra helegitea jarri zuen Jose Maria Aznarrek Espainiako Presidente zenean, Auzitegi Konstituzionalean. Haren iritziz, Espainiako Konstituzioko 149-1-3 artikulua urratzen zuen EAEko Kirolaren Legeak, "Estatuarena baita nazioarteko harremanen eskuduntza". Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi zuen bere garaian Euskal Kirolaren 16.6 artikulua, euskal federazioen ordezkaritzari zegokiona hain zuzen, eta ordezkaritza hori norbere lurraldera bakarrik mugatu zuen.Konstituzionalak, ordea, euskal legearen esakunearen aldeko epaia eman du, betiere "Espainiako federazioak ez dauden kiroletan".Ondorioz, federazio horiek nazioartean lehiatu ahal izango dira beste herrialdeen aurka Espainiak parte hartzen ez duenean. Hortaz, euskal futbol selekzioak ezingo luke jokatu Espainiako futbol selekzioaren aurka.Konstituzionalak gogora ekarri du Estatutuak, Euskadik kiroletan eskumen osoa duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Selekzioa gaur