Politika -

Donostian

ETA desagertzea 'arriskutsua' litzatekeela esan du Brian Currinek

"Ipar-Irlandan talde paramilitar guztiek garrantzi handia izan zuten indarkeriaren amaieran", azpimarratu du hegoafrikarrak.

ETA ere bake-prozesuaren parte izatea garrantzitsua dela esan du Currinek. EITB.
ETA ere bake-prozesuaren parte izatea garrantzitsua dela esan du Currinek.
ETA desagertzea eskatzea 'arriskutsua' litzatekeela esan du Currinek

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ez da ETAren desegitea eskatu behar", esan du Brian Currin abokatu hegoafrikarrak, desegitea "arriskutsua" baita, presoek ez luketeelako kartzelatik atera eta gizarteratzen lagunduko liekeen "talderik izango".

Currinek Donostiako Zine eta Giza Eskubideen Festibalean egin ditu adierazpenok, Jon Maia bertsolariak zuzendutako Gazta zati bat dokumentalaren estrenaldiaren atalean.

Dokumentalaren emanaldian izan dira, baita ere, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea, Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJko bozeramailea, Ernesto Merino Aralarreko lurraldeko koordinatzailea eta Karmelo Landa ezker abertzaleko kide historikoa.

Ipar-Irlanda, adibide

Currin Paul Rios Lokarriko koordinatzailearekin batera iritis da Festibalera. Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan esan duenez, "Ipar-Irlandan, talde paramilitar guztiek garrantzi handia izan zute indarkeriaren amaieran. Ez ziren desegin, rola aldatu zuten eta presoak kartzelatik atera zirenean haien gizarteratzean lagundu zuten", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea