Politika -
Ekitaldia Leioan
PP 'engainuaren eredua' dela esan du Pastorrek
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak esan du pentsiodunei botiken koordainketa ezartzea "iraingarria" dela
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak, PPri 'engainuaren gidari' izatea egotzi dio eta pentsiodunei botiken koordainketa ezartzea "iraingarria" dela dio.
Leioan egin duten ekitaldi politiko batean, Pastorrek adierazi du murrizketek ez dutela krisiarekin "zerikusirik", "euren ideologiarekin baizik".
Bestetik, EAJren irudi berriaz ere mintzatu da. "Pepsiren" irudiaren antza duela uste du eta funtsean, "erabakitzeko eskubidearen hitzaldi zahar bera" ordezkatzen duela esan du. Pastorren iritziz, "kamuflajea" da, "Amaiurrek bezala pentsatzen dutelako, Euskadi independente batean".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea