Politika -
Currinen adierazpenak
PP: 'Demokraziarako arrisku bakarra, ETA existitzen jarraitzea da'
Leopoldo Barreda PPko diputatuaren esanetan, Brian Currinen paperak "zerikusi txikia du eskakizun demokratikoarekin eta bake eta askatasun eszenatoki batekin".
Erredakzioa
Leopoldo Barreda PPko diputatuak esan duenez, Brian Currin Hegoafrikako abokatuaren paperak "zerikusi txikia du eskakizun demokratikoarekin eta bake eta askatasun eszenatoki batekin". Barredaren ustez, "ETAren amaierak ezin du, inolaz ere, 50 urteko terrorismo ibilbide bat zuritu".
Brian Currinen adierazpenen harira hitz egin du Barredak, izan ere, ETA desagertzea, "arriskutsua" izan litekeela esan zuen Donostian.
Bere ustez, Brian Currinen ibilbide guztia eta "bere taldean lan egiten dutenena", "demokraziarekin bat egiten ez duten paralelismoak egitera" zuzendu da.
"Demokraziarentzat arrisku bakarra, ETA existitzen jarraitzea da, eta jarduera armatua behin betiko amaitzea funtsik gabeko iragarpena izatea", gaineratu du.