Politika -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Urkulluk EH Bilduri Ukrainako inbasioari buruz: "Gure gaitzespen irmoa merezi du, eta zuena?"

Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak lehendakariari erantzun dio EH Bilduren jarrera oso argi gelditu dela inbasioaren aurrean.

Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan
Urkullu lehendakaria, EH Bilduri: ''Ukrainako inbasioak gure gaitzespena du, eta zuena?''

0:57

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrean gaur goizean egiten ari diren kontrol saioan, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak aurrez aurrekoa izan dute Ukrainako gerraren inguruan.

Ukrainako gerrari buruz EH Bilduk lehendakariari egin dion galderari erantzunez, lehendakariak Errusiaren inbasio militarra gaitzetsi du.

Ondoren, Ukrainan gertatzen ari dena alde bakarreko inbasio militarra dela azpimarratu du Urkulluk, justifikazioarik eta probokaziorik gabe hedatua. "Politikan argitasuna beharrezkoa da, inbasio militarra da, gure gaitzespen irmoa merezi du, eta Iriarte anderea, zuena?", galdetu dio Urkulluk Iriarteri.

Bigarren hitzartzean, Maddalen Iriartek esan du EH Bilduren jarrera "argia" dela Errusiaren inbasioaren aurrean, eta ulertu ez badu errebisatzeko gomendatu dio lehendakariari. Hori dela eta, uko egin dio tonua igotzeari eta lohitan sartzeari.

Iñigo Urkullu lehendakariak, halaber, "batasuna" eskatu du Ukrainako gerrak gizartean eta ekonomian izango dituen ondorioei eman beharreko erantzunaren inguruan. Maddalen Iriartek, berriz, herri akordioak eskatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Urkullu albisteak Eusko Legebiltzarra Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak EH Bildu bozeramailea Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa