Politika -

Iruñean

RTVE euren zerbitzura jarri nahi izatea egotzi dio Rubalcabak PPri

Rubalcaba PSNren X. Lurralde Batzarraren amaiera ekitaldian egon da eta bertan "atzerapena dakartzaten erreformak ezarriz, oinarrizko adostasunak" haustea leporatu dio Alderdi Popularrari.

Alfredo Perez Rubalcaba PSNren X. Lurralde Batzarrean. EFE
Alfredo Perez Rubalcaba PSNren X. Lurralde Batzarrean. EFE
Alfredo Perez Rubalcaba PSNren X. Lurralde Batzarrean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiak Mariano Rajoyren Gobernua kritikatu du, RTVEren goi-karguak hautatzeko dekretu bitartez egindako aldaketarengatik."Telebista publikoa kontrolpean izan nahi du, PPren zerbitzura dagoen telebista bilakatzeko", adierazi du.

Ruubalcaba PSNren X. Lurralde Batzarraren amaiera ekitaldian egon da. RTVEko presidentearen hautaketa-prozesua jasaten ari den blokeoarekin amaitu nahi dutela esan zuen PPk, eta Rubalcabak ukatu egin du ezer blokeatu izana.

Bere ustez, telebista publikoa "kontrolatzeko aitzakiak" dira, "PPren zerbitzura jartzeko".

"Rajoyk pentsatzen badu telebista kontrolatuz, pentsiodunak botikak ordaintzearen alde jarriko dituela, oker dago", adierazi du Rubalcabak eta "atzerapena dakartzaten erreformak ezarriz, oinarrizko adostasunak" haustea leporatu dio Alderdi Popularrari.

PSNren exekutiba berria

PSN-PSOEren lurraldeko X. Kongresuak alderdiaren Exekutiba hautatu du 123 botoko babesarekin (% 73,20). 45 kidek boto zuria eman dute (% 26,80).

Roman Felonesek alderdiaren presidentea izaten jarraituko du. Horrez gain, Santos Cerdan izango da Erakundeko idazkaria, Maria Chivite Gizarte Politikena eta Juan Jose Lizarbe Ekonomiakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea